JAI ALAI WORLD TOUR 2021-aren lehen finala jokatu zen atzo, Arbe-Lopez bikote urdinak merezitako garaipena lortuz Beaskoetxea-Lekerikaren aurka. MarkinaXemeingo Pilotaren Unibertsitateko frontoiak okupazio zifra onak izan zituen, eta lau zestalari bikoteek maila handiko bi partidak eskaini zituzten.

Master Series txapelketako finaleko lehen seta berdinduta egon zen, bi bikoteak markagailuan hamar aldiz berdinduta. Azken tantoan (14-14) Lopez eta Arbe koordinatu egin ziren lehen zatia ixteko, eta lehenengo atal honetan atzelariek oso ondo jokatu zuten.

Bigarren setean, urdinen nagusitasuna nabarmenagoa izan zen, Arbe eta Lopez 8- 15eko emaitzarekin garaipena lortuz eta bertaratutakoen txalo zaparrada jasoz. Lehiaketaren erritmo falta bereziki nabaria izan zen aurrelarien artean, seguraski JAWTak bere bidea egin ahala arinduko den arazoa.

Bigarren mailako finalean Alex Goitiak eta Ibarluzeak Goenaga eta Elkoro gainditu zituzten 30 eta 24. Lau puntistek kalitatezko distirak izan zituen partida eskaini zuten; polita eta entretenigarria.

Arbek eta Lopezek zirkuituaren lehen titulua eskuratu ondoren, JAI ALAI WORLD TOURraren hurrengo jardunaldia Mutrikura itzuliko da datorren ostiralean, uztailaren 23an.