Munduko Pilota Batzarrak antolatutako 2022ko NESKEN GOMAZKO PALETA “MPB” SARIA txapelketako finalak jokatu dira Munitibarreko udal pilotalekuan.

Bertan, OROZKOKO OLGETAN klubeko gasteiztarrak, ZULAIKA AHIZPAK suertatu dira Txapeldunak. Zorionak Olatz eta Naroa!

30-14 nagusitu dira URGOITI (Olarreta) eta ANITUA (Lea Ibarra) jokoz kanpo hutsiz. Tanto dotore asko ikusteko aukera eman duen partidua izan da, nahiz eta markagailuan emozioa falta.

Honekin eman diogu amaiera urteari, URTE BERRI ON!

­čôŞ Julen Uribe