Donostiako Grand Slama, Jai Alai World Tourrerako proba puntuagarria, azaroaren 24,27an eta abenduaren 4an jokatuko da.

A taldea Beaskoetxea-Del Rio, Antxon Alberdi – Aldazabal eta Zuloaga-Zabalak osatzen dute. B multzoan, aldiz, Hormaetxea-Manci, Arbe-Urtasun eta Aaron-Izagirre arituko dira.

Azaroaren 27ko finalerdiak eta abenduaren 4ko finala ETBk eskainiko ditu. Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-eskakizunak direla eta, eta jarduera profesionala izanik txapelketa egin daitekeen arren, debekatuta egongo da ekitaldira ikusleak joatea. Partida guztiak ateak itxita jokatuko dira eta antolatzaileek Karmelo Baldara ez joateko eskatu diete pilotazale guztiei.

Kirol arloari dagokionez Beaskoetxea, Hormaetxea, Aldazabal edota Urtasun bezalako pilotarien izenak nabarmendu behar dira. Baina ez dira ahaztu behar Hondarribiko Grand Slamean parte hartu zuten Del Rio, Manci eta Aaron gazteak.