JAWT 2022 – IZARREN GAUA
Azaroaren 18an (19:30ean), Bilboko Club Deportivon, IZARREN GAUA zesta finala jokatuko da. Norgehiagoka honek, aurtengo JAWT 2022 zirkuitoari bukaera emango dio. Jai Alive-Gernika Jai Alai UTEak Munduko Pilota Batzarrarekin antolatutako zirkuitu honek 4 Grand Slam (Donostia, Markina, Gernika eta Hondarribia) burutu ondoren, hau izango da urteko azken jaialdia.
Partidu hau ETBk emango du 22:00etatik aurrera.
Gauari hasiera emateko, Euskal Federazioak antolatutako nesken Elite txapelketaren finalaren errebantxa jokatuko da.
Datorren asteartean aurkeztuko da Jai Alai World Tour 2022 zirkuituko finala, IZARREN GAUA, Bilboko Club Deportivon.
JAWT 2022 zirkuituan urte oparoena izan duten pilotariek jokatuko dute, eta astearte honetan jaialdiaren aurkezpenaz gain pilota aukeraketan ere egongo dira 4 izarrak:
🔴OLHARAN – LOPEZ🔴
🔵ERKIAGA – ETXETO🔵
📅 Azaroak 15, asteartea
⏰ Goizeko 10:30etan
📍Bilboko Club Deportivo
📸 IZARREN GAUA jaialdiaren aurkezpena
⚾️ Pilota aukeraketa

