Ekainaren 10etik 12rako asteburuan Larruzko Paletako txapelketa aipagarri hau jokatu zen Sopelako Udal Pilotalekuan. Bertan Munduko Pilota Batzarraren laguntzaz, Venezuelako palistek hartu zuten parte eta txapelketa aparta jokatu zuten.

6 bikotek hartu zuten parte txapelketan, ostiral eta larunbatean ligaxkako eta finalaurrekoetako partidak jokatuz eta igandean finalak. Final handian BORRAJO-ARTETXE bikotea gailendu zen, MOLINA-REYES bikoteari 15-09 eta 15-11 bi jokoak irabazita.

Aipatu beharra dago Euskal Herritik kanpo, beste herrialdeekin pilota munduan egiten den lana oso aberasgarria dela gurean hain garrantzitsua den kirol honentzat. Eskerrik asko Venezuela, eta eskerrik asko EUSKAL PILOTAri!