Bilboko Club Deportivon jokatu zen IZARREN GAUA, Jai Alai World Tour 2022 zirkuituko final handia! Bilboko pelotazaleek itxura aparta eman zieten pilotalekuari eta 4 puntistek borobildu zuten erakustaldia.

Olharan-Lopez eta Erkiaga-Etcheto aurrez aurre! JAWT 2022 zirkuituko azken partida, azken finala! Partida estu estua, pilotaleku bakarra eta emozioak nagusi izan ziren gau eder hartan. Partida estua jokatu zuten 4 pilotariek, baina Lopezek atzeko koadroetan inposaturiko agintea eta betiko segurtasuna ongi baliatu zituen Olharanek aurreko koadroetan. Erkiaga eta Etcheto tarteka partidan sartzen zirela ematen zuen baina ez ziren bikote gorria hausteko gai izan. Azkenerako Olharan eta Lopez txapeldun, 15-13 eta 15-12 bi jokoak irabazita.

Zorionak Txapeldunei! Azpitxapeldunei, eta zirkuituan parte hartu duten puntista denei! Datorren urtean gehiago! Orain urtea bukatzeko Berritxuko bakarkako txapelketa datorkigu.

Eta azkenik, eskerrik asko ikusle eta laguntzaile orori, zuek ematen diozu indarra bizi dugun olatu honi!

📸 Julen Uribe