Larunbat honetan, urteko azken egunean, jokatuko da 2022ko Nesken Gomazko Paleta “MPB” zirkuituko finala! Bizkaiko 14 neska palista gaztek parte hartu duten txapelketa honetan hoberenak izan diren bi aurrelari eta bi atzelariek jokatuko dute final nagusia.

A taldean Olatz Zulaika, Orozkoko Olgetan klubeko aurrelaria sailkatu da eta bere ahizpa gaztearekin, Naroa Zulaika, osatuko du bikotea, B taldeko atzelari hoberena izan baita. B taldeko lehen aurrelaria Uxue Urgoiti izan da, ezhustekoa emanez sailkatu da palista gaztea finalera. Bere bikotea finala etxean jokatuko duen Leako Enara Anitua izango da, A taldeko atzelari hoberena izan dena.

Abenduak 31, larunbata, arratsaldeko 16:00retan hasita, Munitibarreko Udal Pilotalekuan:

Finalaren aurretik…

HERRIKO ESKUZKO NESKA GAZTEEN ERAKUSTALDIA

FINALA

ZULAIKA – ZULAIKA II vs URGOITI – ANITUA