Bihar hasiko da bertako lehiaketa non etxeko pilotariak eta Goikoetxea izango diren protagonista nagusiak; bihar bi finalerdiak.

Mutrikuko MIRUAITZ pilotalekuan bihar gabaz emango zaio hasiera bertako lehiaketari, hain zuzen, Jai Alai World Tourreko bigarren txapelketa izango da bertan jokatuko dena.

Gaueko 22:00etan hasi eta lehenbiziko partiduan Goixerri-Lekerika eta Goenaga-A. Aldazabal neurtuko dira. Bigarren finalaurrekoan Goikoetxea-Manci eta Barandika-Etcheto arituko dira nor baino nor. Finala abuztuaren 7an jokatuko da Miruaitz pilotalekuan.