Pasa den ostiralean hasi zen I.Kepa Arroitajauregi memoriala Abadiñoko Tornosolo trinketean. Final-erdietarako bi txartel zeuden jokoan, gizonezkoen zein emakumezkoen paleta gomazko txapelketei zegokizkienak.

Irazustabarrena-Galdos eta Purroy-Eslava bikoteek erdietsi zituzten garaipenak Urtasun-Ardanaz eta Garcia-Ardohain bikoteen aurka, hurrenez hurren.

Lehen partiduan, Nafar gazteen hasiera apala izanagatik ere, partidu orekatua eta lehiatua izan zen. 19 urteko Maider Ardanaz gazteak erakutsi zuen etorkizun oparoa duela espezialitatean. Bere lanak partiduaren bigarren zatia lehiatua izatea eragin zuen. Irazustabarrena sendo aritu da partidu osoan. Bere bizkartzain Galdosek ez du ahultasunik erakutsi une batean ere ez eta hainbat horma bikoz tantu dexente lortu zituen.

Bigarren norgehiagokan bikote nafarrak bere mailatik behera ekion zion partiduari, gorriz jantzi zen bikoteak 12-6ko abantaila hartuz partiduaren hasieran. Ordutik aurrera urdinek maila bat gora egin zuten beraien jokoan, eta lehia aurrera joan ahala, bizkaitarrak 13-13koan harrapatu eta pasatu zituzten, 19-26 jartzeraino. Gorriek ez zuten amore eman, eta bost tanto erreskadan eginik 24-26ra hurbildu ziren. Baina orduan nafarrek partidua amaitzen jakin izan zuten, eta 24-30eko emaitzarekin garaipena erdietsi zuten.

Tornosolo trinketea behar bezalako segurtasun neurriekin prestatu zen lehen jardunaldirako , eta pilotazaleek ederki erantzun zuten estreineko jaialdian. Bigarren jardunaldia ostiral honetan jokatuko da, 18.30etatik aurrera, hurrengo partidu hauekin:

Sobrino-Saez Vs Pradera-Saez
Lozan-Musri Vs Sagarzazu-Clua

Gogoratu sarrera dohainik izanagatik ere, 627141845 telefono zenbakian edo tornosolotrinketea@gmail.com helbidean, erreserbak egin daitezkeela. Honez gain, gogorazi nahi da ere, maskarilla derrigorrezkoa dela.