Beaskoetxea-Lekerika / Erkiaga-Aldazabal izan ziren aurrez aurre zirkuitoko lehenbiziko Master Series-eko aurreneko finalerdian.

BILBOKO TAYKO HOTELEAN aurkeztu eta Markina-ko Unibertsitatean hasi zen atzo (22:00etan) 2020.ko Jai Alai World Tour Zirkuitua. Karmen egunez jokatuko den finalaren bila, lehia interesgarria jokatu zen atzo puntista askoren ‘kabi’ izan den pilotalekuan. Lehen final erdian Beaskoetxea-Lekerika eta Erkiaga-Aldazabal aritu ziren nor baino nor.

Lehenbiziko seta nagusitasunez irabazi zuten Erkiaga-Aldazabalek 15-08 baina bigarren setean partidua parekatuta geratu zen Gernikako bikoteak 15-13 irabazita. Hirugarren set erabakigarrian 5-1 gailendu ziren Beaskoetxea eta Lekerika. Azkenean sorpresa egon zen lehenbiziko finalaurreko honetan.

Giro ikaragarria Markina Unibertsitatean Jai Alai World Tour-ari hasiera emateko. Aurreko partiduan, Barandika-Ibarluzea eta Goixerri-Manzi aritu ziren lehian.

Partida bikaina jokatu zuten lau puntistek eta azkenean 30-22 gailendu ziren Barandika eta Ibarluzea. Aipatzekoa Goixerri pilotari gazteak jokatutako partida atzokoan.