LOPEZ vs LEKERIKA: 12-9, 12-4
DEL RIO vs LADUCHE: 12-11, 9-12, 4-5
2021eko Jai Alai World Tourreko Banakako Txapelketako finalerdiak zehaztuta daude, atzo Imanol Lopezek eta Ludovic Laduchek Berriatuan lortutako garaipenen ostean. Antolakuntzarako jardunaldi gogorra izan zen, pilotarien hiru baja konpondu behar izan baitzituen: Aimar Aldazabal eta Xabi Barandikaren bajak hasiera batean, eta Alex Hormatetxearena ondoren, ordezko gisa parte hartu behar zuena. Azkenean, Unai Lekerikabeaskoa eta Julen del Rio atera ziren kantxara.
Jardunaldia Lopez eta Lekerikaren arteko norgehiagokarekin hasi zen, lehen set gogor batekin, non gernikar gazteak ez zizkion gauzak batere erraz jarri Imanoli. Hala ere, honek askoz baliabide gehiago zituela erakutsi zuen eta abantaila handirik izan ez arren aurrera egin zuen (12-9).
Bigarren seterako, Lopezek pilota aldaketa estrategiko bat egin zuen, bola motelago batera, bere maisutasun teknikoa noraino iristen den erakusteko aukera eman ziona. Unaik ezer gutxi egin ahal izan zuen Lopezek etengabe jaurtitako dejada, errebote eta bola luzeen aurrean, bigarrenean 12-4 eroso batekin hirugarren setera joan gabe amaitu baitzuen partida.
Ondoren, Laduche eta Del Rio atera ziren kantxara, eta ikuskizun ikaragarria eskaini zieten bertaratutakoei. Biek dena eman zuten, euren jokoa muturreraino eramanez, eta lehia oso berdindua izan zen. Lehen seteko azken txanpa erakusteko: Del Riok, 9-11koarekin galtzen joan zen arren, hiru tanto jarraian egin zituen lehen zatia irabazteko.
Ondoren, Laduche izan zen indartsu hasi zena, bigarren setari hasiera emanez. Iparraldekoak tanto handiak egin zituen zati honetan, 9-12koan itxiz. Amaitzeko, bi pilotariek hirugarren set izugarria eskaini zuten, gasteiztarrarentzat abantailarekin hasi zena (3-1) eta, hala ere, Laducherentzat garaipenarekin bukatu zena (4-5).
Final-laurdenak amaituta, honela geratu dira datorren semako finalerdiak:
ARBE vs ERKIAGA
LOPEZ vs LADUCHE