B TALDEA: Hormaetxea-Zabala vs Beaskoetxea-Del Río

A TALDEA: Goikoetxea-Etxeto vs Barandika-Lopez

Larunbat honetan, abuztuaren 7an, bukatuko da Gernikako Grand Slameko ligaxka, sei bikoteen artean jokatzeko falta ziren azken partidekin. Bi taldeak egoera guztiz desberdinetan egongo dira, eta finalerdiak ia erabat definituko dituen gaua izango da.

Partidak 21.00etan hasiko dira Jai Alai pilotalekuan, 800 ikusleentzako lekuarekin (sarrerak gernikajaialaipro.com webgunean daude eskuragarri). Lehen jardunaldian bezala, ETB1en jarraitu ahal izango dira partidak 22.30etik aurrera, Xabier Euzkitze, Iñigo Gorostola eta Olatz Foruriaren kontakizunarekin.

A multzoan gauzak oso berdinduta daude. Olharanek eta Aldazabalek partida bat irabazi dute Barandika eta Lopezen aurka, eta beste bat galdu dute Goikoetxea eta Etxetoren aurka. Bietan garaileek bi-bat lortu zuten irabaztea.

Hiru bikoteek finalerdietara sartzeko txartelak dituzte: Goiko eta Etxeto irabaziz gero, haiek eta Olharan-Aldazabal pasatzen dira; Barandika eta Lopez bi-zero irabaziz gero, haiek eta Olharan Aldazabal sailkatzen dira. Baina Barandikak eta Lopezek bi-bat irabazten badute, berdinketa hirukoitza lortuko litzateke eta sailkapena tantoka erabakiko litzateke.

B taldean Erkiaga eta Lekerika dira nagusi, bi norgehiagoka bi-zero irabazita. Beraz, beste bi bikoteek, Hormaetxea-Zabala eta Beaskoetxea-Del Río, multzoko bigarren postuarengatik jokatuko dute larunbatean eta, ondorioz, finalerdietarako sailkapenarengatik.