Jai Alai World Tourreko Banakako zesta-punta txapelketako final-laurdenetako bigarren jardunaldia gaur arratsaldean jokatuko da Berriatuan, eta azken orduko aldaketa pare bat izan ditu.

Izan ere, Aimar Aldazabalek eta Xabi Barandikak ezin izango dute gaur arratsaldeko partidetan parte hartu; lehenengoa, gerrian mina izateagatik, eta bigarrena, antigenoen test baten emaitzen zain egoteagatik, covid positiboekin kontaktuan egon delako.

Hala ere, jardunaldia normaltasunez egingo da Unai Lekerikabeaskoa eta Julen del Ríoren ordezkapenei esker. Horrela, partidak honela geratuko dira:

  • LOPEZ vs LEKERIKA
  • DEL RÍO vs LADUCHE