Larunbat honetan hasiko da JAWT-eko banakako txapelketa bi finalaurrekorekin. Txapelketa, ateak itxita jokatuko da Berriatuko Mendibarren pilotalekuan, eta pilotariak iaz bezala txapelketa handia eskaintzen saiatuko dira. Besteak beste, Goikoetxea eta Lopez (iazko azken txapelduna), eta mugaz bestealdeko Olha eta Olharan ere faltako dira, hauek ditugun arau soziosanitario eta egoerarengaitik.

Hala ere, pilotari taldea interesgarria da gazte askorekin, gehien nabarmentzeko izenaa Diego Beaskoetxearen. Beaskoetxeak eta Aimarrek abenduaren 26an jokatuko dituzte beraien finalerdietako partidak.Aurrez, larunbat honetan berriz, Antxon Vs Hormaetxea/Arbe Vs Aaron partidetatik irtengo dira beste bi finalaurrekoak.

Jaialdi guztiak 18.00tan hasiko dira eta abenduaren 2ko finala ETB-ren presentziarekin izango da.

Jaialdi guztiak 18: 00etan hasiko dira, eta abenduaren 2an jokatuko den finala ETBn ikusi ahal izango da.