Hirugarren urtez, Kepa Arroitajauregiren omenez ospatzen den txapelketa hastear dugu. Berak hainbeste ordu sartutako trinkete preziatuan, TORNOSOLO trinketean jokatuko da beste behin. Txapelketa hau aurrera eramateko, trinketeko bi jokamolde nagusienak iznago dira protagonista, alde batetik PALETA goma (emakume zein gizonezkoetan) eta bestetik ESKUZ, hegoaldeko pilotari onenak Iparraldeko izarrekin nahastuz. Txapelketa Urrian zehar eramango da aurrera, jaialdiak OSTIRALETAN 18:30etatik aurrera martxan jarriz. Final ¼ (irailak 30 eta urriak 7), Final ½ (urriak 14 eta 21) eta FINALAK (Urriak 28).
Munduko Pilota Batzarraren funtsa zen Kepa Arroitajauregiren omenezko txapelketa honetan, Munduko Pilota Batzarrak laguntzaile papera hartzen du, Tornosolo Pilota Elkartea antolatzailetzat izanik.

