Pasa den edizioko final berdina izango dugu BERRITXUKO BANAKAKO ZESTA PUNTA TXAPELKETAN, abenduaren 30ean, ostiral gaueko 21:00etatik aurrera, Berritxuko MENDIBARREN pilotalekuan.

Aritz ERKIAGA eta Imanol LOPEZ aurrez aurre, iazko txapelduna den Ispasterreko aurrelaria eta iazko arantza kentzera txapelaren bila aterako den Zumaiako atzelaria. Biek ala biek lan gogorrak izan zituzten finalarrekoetan. Lehen jokoak galduta partidari buelta eman behar izan zieten.

Finalaurrekoak, abenduak 23:

ERKIAGA 09/12/5 (2) vs AIMAR 12/11/3 (1)

Aimar konfiantzaz beteta eta Aritz deseroso aritu ziren lehen jokoan. Bigarren jokoan Aimarrek berean jarraitu zuen eta 9-11 aurretik jarri zen. Partida bukatzeko pare bat aukera izan zituen arren ez zituen hauek baliatu eta Aritzek bizirik jarraitzeko ahaleginean jokoa irabaztea lortu zuen. Partida gutxi galtzen ditu Erkiagak behin hirugarren jokora iritsita, eta ostiralean ere ez zuen hutsik egin, azkenerako Aimarren partida aparta ez zen nahikoa izan eta ispasterreko aurrelaria gailendu zen.

LOPEZ 06/12/5 (2) vs OLHARAN 12/08/4 (1)

Olharan egiten ari den denboraldi bikainaren beste atal bat izan genuen bigarren finalaurrekoa. Lehen joko borbila jokatu zuen Imanol partidatik kanpo hutsi eta lehen jokoa erraz irabaziz. Bigarren jokorako baina, erabat aldatu zen partidua eta Imanolek bere nagusitasuna ezarri zuen kantxan. Joko bana bakoitzarentzat eta hirugarren joko zirraragarria, emozioz beteta eta edonork irabazteko modukoa, 4-4 berdin eta biei bukatzea ezinezkoa egiten zitzaien tanto luze baten ondoren Imanolek bukatu zuen partidua.

Esan bezala, ostiral honetan jokatuko da txapelketako, Berritxuko, banakako eta urteko azken jaialdia. Lehenik hirugarren posturako partida jokatuko da eta jarraian final handia.

Berritxuko MENDIBARREN pilotalekuan, abenduak 30, ostirala, gaueko 21:00etan hasita:

  1. AIMAR vs OLHARAN (3º postua)
  2. ERKIAGA vs LOPEZ (Finala)