Pasa den asteartean Irailak 29an, Abadiñoko Astola auzoan dagoen Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoko egoitzan aurkeztu zen I.Kepa Arroitajauregi Memoriala. Bertan batu ziren txapelketaren antolatzaile den Munduko Pilota Batzarren partez, Fernando Azkarate eta Aitor Arabiourrutia. Hauez gain, Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoko presidente Mireia Elkoroiribek ere hitz egin zuen, eta Arroitajauregik Abadiñoko Tornosolo trinketean egindako lan luze eta oparoa goraipatu zuen.

MPBko ordezkariek adierazi zuten, Keparen irudia goraipetzeko txapelketa bat dela eta etorkizun hurbilean pilota munduan erreferente bihurtzeko helburuarekin sortutako txapelketa dela, ahal izanez gero, pilotari internazionalak erakartzeko intentzioarekin.

Txapelketa bi modalitateetan jokatuko da: paleta gomaz (emakume eta gizonak) eta eskuz-binaka. Jokamolde bakoitzean Euskal Herriko pilotari onenak elkartuko dira eta kanporaketa sisteman jokatuko dute. Aipatzeko partaideak: Peio Larralde eta Battitta Ducassou Iparraldeko pelotariak, edota Ignacio Clua (Bizkai-Argentinarra).

Paleta gomaz sei bikote izango dira emakume zein gizonezkoetan, final-laurdenen bi urriak 2 eta 9an jokatuko dira, ostean finalerdiak urriak 15 eta 22an eta finala Urriaren 30ean jokatuko da.

Eskuz binakako txapelketa 4 bikotek osatuko dute. Lehen final-erdia Larralde-Aspuru / Ospital-Ugarte bikotearen aurka izango da urriaren 15ean, eta bigarrena, urriaren 22an Ziarrusta-Guichandut / Arabiourrutia-Ducassouren aurka. Jaialdi guztiak arratsaldeko 18.30etan hasi dira, eta finalean ETBko kamerak izango dira.