Goikoetxea eta Etxeto menderatu zituzten Markinako Master-eko bigarren finalerdian; igandean Beaskoetxea-Lekerika bikotearen aurka jokatuko dute finala Giro dotorea eta emanaldi aparta, Lopezen erakustaldiarekin atzo Markinako ‘Unibertsitatean’ non iganderako oso final interesgarria utzi zigun.

Beaskoetxea eta Lekerika JAWT zirkuitoko lehen titulua lortzeko lehian arituko dira Hormaetxea eta Lopezen aurka igande honetan uztailaren 19an. Alex Hormaetxea eta Imanol Lopezek ederki bete zuten Markinako Masterraren bigarren finalerdian eta emaitza argia lortu zuten Goikoetxea-Etxeto bikote handiaren aurka.

Lehen setean, neurketa estuagoa izan zen, baina Imanol Lopezen atzeko kuadroetako aginteak seta bikote irabazlearentzako erabaki zuen 10-15.

Bigarren setean ez zen kolorerik egon eta bere atzelariaren nagusitasuna aprobetxatuz, Hormaetxeak ez zuen erremateetan huts egin, 7-15 irabazi zutelarik.

Igande honetan, gogotsu dauden zaleen aurrean, Beaskoetxea-Lekerika eta Hormaetxea-Lopez bikoteek jokatuko dute Jai Alai World Toureko lehen finala Markinako “Unibertsitatean”.