Jostaldi pilotalekuak hartuko ditu ostiral honetan Hondarribiko Grand Slam-eko finalerdiak 20.00etatik aurrera, Jai Alai World Tourrerako puntuagarria den torneoa.

Aurreko ostiraletan jokatutako ligatxuek, finalaurrekoak erabakita utzi dituzte. Hasiera batean, lehenengo finalerdia oso orekatua izango dela ematen du, bestean aldiz, faborito garbia dago.

Lehenengo norgehiagokan, Olharan-Etcheto bikoteak Beaskoetxea-Lopez izango dituzte aurkari. Txapelketa hasi aurretik beteranoak faboritotzat hartu zintezkeen, baina gazteak sasoi oso onean eta txisparekin daude, beraz osagai hauekin partidua berdindua izan daiteke.

Ligatxuan, Olharan-Etcheto bikoteak bi partiduak irabazi zituen. Lehenengoan, partidua atzetik hasi arren irabaztea lortu zuten 2-1 Olha-Del Rio bikotearen aurka (13-15, 15-8 eta 5-4). Bigarrena, Hormaetxea-Minviellen aurka (15-14 eta 15-4). Beaskoetxea-Lopez bikoteak porrotarekin hasi zuen bere ibilbidea (15-14 eta 15-4) Goikoetxea-Irastorzaren aurka, baina bigarren partiduan finalerdietarako txartela lortu zuten Barandika-Mancisidor bikoteari gailenduz (14-15, 15-6 eta 5-0).

Bigarren finalerdian, faborito argiak izango dira Goikoetxea-Irastorza bikotea eta ez soilik kamiseta gorriaz jokatuko dutelako. Olha eta Del Rio izango dituzte aurrean, aurrelaria, puntista explosiboa eta aurrean tantua errez lortzen duenetakoa da, atzelariak berriz, gaztetatik ikusi duen idolo baten kontra jokatzen duenez, bere eman nahiko du. Bien artean 20 urteko aldea dago.

Ligatxuan, Goikoetxea-Irastorza bikoak bi partiduak irabazi zituen, Barandika-Mancisdor (15-10 eta 15-13) eta Beaskoetxea-Lopez (15-14 eta 15-4) aurka. Olha-Del Rio bikoteak porrotaren hasi zuen ligatxua, Olharan-Etchetoren aurka hiru setetan galduz (5-4 desempatean). Hala ere, egoerari buelta eman eta Hormaetxea-Minvielle bi setetan menperatu zituzten (15-10 eta 15-12).

Pelotazaleen artean ikusmina sortu du ostiraleko jaialdiak, eta coronavirusak eragindako egoeraren ondorioz, sarrera gutxi geratzen dira frontoiaren edukiera gutxitu delako. Sarrerak bost eurotan daude. Nahi izanez gero sarrera Jai Alive-n Facebookean erreserbatu daiteke mezu pribatu baten bitartez.