Jostaldi pilotalekuak, Jai Alai World Tourrerako puntuagarria den “Hondarribiko Grand Slam”eko laugarren eta azkenaurreko jardunaldia bizi izan zuen pasa den ostiralean. Araudiak onartzen dituen edukiera errespetatuz baina 200 ikusletik gora, giro bikaina izan zen finalerdietan. Bertan, Beaskoetxea-Lopez eta Goikoetxea-Irastorza izan ziren garaileak. Finalean aurpegiak ikusiko dituzten bikote bi hauek, ligatxuan izandako partiduaren errebentxa hartzeko balioko die, orduko hartan Goikoetxea-Irastorzak 15-14 eta 15-4 irabazi zuten.
Lehenengo finalaurrekoan, Olharan-Etcheto bikotea faborito moduan atera zen Beaskoetxea-Lopezen aurrean joku forma hobeagoan baitzeuden ligatxuko partidu biak adierazten zuten moduan. Norgehiagokan gehiago izan ziren eta hurbil izan zuten finalerako txartela, baina ordu eta erdiko partidaren ostean ezin izan zuten markagailu estu batekin 15-12, 14-15 eta 2-5. Lehenengo setean, Olharanen merituzko tantuek zaletuak gozarazi zituen. 13-8 eta 14-9 irabazten joan arren, gauzak zaildu zitzaizkien nahiz eta azkenenan seta amaitzen jakin izan zuten.
Bigarren setean bikote urdina 0-2 hasi zen aurretik eta horrela mantendu zuten markagailua 10-6 eta 14-11ra heldu arte. Bazirudien partidua erabakita zegoela baina lau tanto erreskadan eginik, 15-14 irabazi zuten Beaskoetxea-Lopez bikoteak bigarren seta. Aurreko seteko azken 0-4ko partziala, 0-8ra haunditu zuten hirugarren setaren hasierarekin, eta desempatea 1-5 emaitzarekin amaitu zen.
Bigarren norgehiagokan Goikoetxea-Irastorza bikoak pronostikoak bete eta faboritoak izanik ez zuten huts egin. Berrogeita hamar minuturen ostean 15-7 eta 15-8 irabazi zieten Olha-Del Rio bikoteari.
Norgehiagokak hasiera hasieratik erakutsi zuen partidaren nundik norakoa 7-1. Alderik haundiena 13-6 koarekin izan zuten gorriek 15-7 amaitu aurretik. Bigarren seteko lehen tantua urdin jauzi zen, baina ez zien pozak asko iraun Olha-Del rio bikoteari. 10-4 ko abantailaren ostean, 10-7 eta 11-8 hurbiltzea lortu zuten urdinek, baina azken 4-0 partzialarekin 15-8 gailendu ziren.