Hondarribiako Jostaldi pilotalekuak zesta-punta jaialdi polita izan zuen, Jai Alai World Tourrerako puntuagarria den `Hondarribiako Grand Slam` probaren lehen jardunaldiarekin.

Hondarribiarrek hamalau urte daramatzate zesta-puntaz gozatzen, eta gogotsu zeuden, koronabirusaren erruz uda guztietako proposamena jaso ez dutelako. Azkenik, Jai Alivek, Udalak eta Hondarribiko Pilota Eskolak txapelketa hau antolatu dute. 200 ikusle inguru bertaratu ziren Jostaldi pilotalekura, pertsonen arteko distantziaren neurriak betez, eserlekuetako batzuk baliogabetu dituztelako.

Lehen partidan Goikoetxea-Irastorza ziren faborito nagusiak Barandika-Mancisidor bikotearen aurka, baina garaipena lortu arteko bidea ez zitzaien erraza izan, 15-10 eta 15-13. Mancisidor gazteak oso maila ona eman zuen, eta laster onenen mailan egon daitekeela erakutsi zuen. Tantoak oso parekatuak izan ziren eta beteranoak ezin izan ziren inoiz lasaitu.

Lehen setean, 5-5era berdinduta joan ostean, Barandika-Mancisidorrek lehen abisua eman zuten ihesaldi txiki batekin 6-9ra arte. Gorriek erreakzionatu zuten eta markagailuari buelta eman zioten, seta 15-10 apuntatuz. Bigarrenean, berriz ere urdinek abantailak izan zituzten, baina hasieran oso txikiak izan ziren. Goikoetxea-Irastorzak ez zuten ezustekorik nahi eta 7-6 berdinketatik 11-6ra joan ziren. Bazirudien seta poltsikoan zutela, 14-11koan ere bai, baina emozioa izan zen ia amaierara arte, 15-13.

Bigarren partidan, B multzoko bi bikote izan ziren aurrez aurre: Olharan-Etcheto eta Olha-Del Río. Garaipena Olharan-Etcheto bikotearentzat izan zen 13-15, 15-8 eta 5-4.
Lehen seta Olha-Del Ríorentzat izan zen, atzelariaren agerpen nabarmenarekin, bere burdinazko eskuin besoa paseatzera atera eta bere aurrerapena erakutsi zuen, izan ere, partidako nabarmenena izan zen. 13-15 irabazi zuten urdinek, 9-7 iraulita.

Urdinen joera bigarren seteko lehen momenturarte mantendu zen, baina Olharan-Etchetok 2-3koaren ostean markagailuan aurrea hartu zuten, 6-3. Partida parekatua izan zen 8-6 arte, ondoren, gorriek nabarmen aurrera egin zuten seta 15-8 bukatu zelarik.

Berdinketa hausteko seta elektrikoa eta oso parekatua izan zen. 1-0, 1-2, 2-2, 2-3, 4-3, 4-4 eta azken 5-4a Etchetoren bi paretarekin, bertara Olha iristen zena, baina sarearekin topo egiteagatik ezin izan zuena.

Hurrengo ostiralean, ‘Hondarribiako Grand Slam’ txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko da Jostaldin, A multzoko Goikoetxea-Irastorza vs Beaskoetxea-Lopez eta B multzoko Olharan-Etcheto vs Hormaetxea-Minvielle partidak jokatuta. Ligaxkak urriaren 2an osatuko dira, hil horren 9an multzo bakoitzeko bi onenen artean jokatuko dira finalerdiak eta 16rako programatuta dago finala. Datorren ostiraletik aurrera, ETBk gelditzen diren emanaldi guztiak eskainiko ditu.