Karmelo Balda pilotalekuan jokatuko da ostiral honetan 17: 00etatik aurrera, Donostiako ‘Grand Slam’ txapelketaren finala.

Finala ateak itxita jokatuko da, Euskal Telebistako kamerak lekuko direla, eta igandean eskainiko dute ETB4n, 13: 30ean.

Joan den ostiralean jokatutako finalaurrekoek, oso parekatua dirudien finala marraztu dute, bi pilotari ospetsu eta bi balore gazte aurrez aurre. Gaur egun dauden bi errematatzaileren arteko dueluan, bermatuta egongo da ikuskizuna. Katedrak Beaskoetxea-Del río faboritoak ikusten ditu, baina kontuz finalerdietan gora egin zuten Hormaetxea-Mancisidorrekin.

Zuloaga-Izagirre vs Aaron-Mandiola izango dira 17: 00etan hasiko den atariko partidan.