Gaur, 21.00etan Mendibarren pilotalekuan (Berriatua)
Denboraldiko bi Grand Slamen ostean, JAI ALAI WOLRD TOURek bere azken kapitulua irekiko du gaur gauean zesta-puntako Bakarkakoaren lehen jardunaldiarekin.
Gaurkoan, alde batetik, Ekaitz Mendizabal “Goixerri” eta Antxon Alberdi izango dira aurrez aurre, eta, bestetik, Thibault Basque eta Jon Zabala.
Lehiaketaren bigarren jardunaldia bihar bertan izango da, ordu berean, beste bi partidekin. Lehiak honako hauek izango dira:
Jon Tambourindeguy vs Cosme
Patxi Tambourindeguy vs Ladutxe