JAI ALAI WORLD TOUR-reko Markinako Master Series-ak pausoak ematen jarraituko du ostiral honetan, uztailaren 16an, Iñaki Osa Goikoetxeak eta Jon Zabalak Jokin Arbe eta Imanol Lopezekin jokatuko duten bigarren finalaurrekoarekin. Topaketa gutxi izan zitezkeen Markina-Xemeingo jaietako egun handia, Karmen Eguna, bezalako goi mailako hitzordu baterako egokiagoak, zesta-puntako lau primerako pilotari hauek Unibertsitatea frontoian eskainiko dutena baino.

Bikote irabazleak Beakoetxea eta Lekerikaren aurka jokatuko du Markinako Master Series-eko datorren igandean, uztailaren 18an, ospatuko den finalean. Azken partida honetan 2021eko JAWT txapelketako lehen titulua erabakiko da.

Baina Karmen Eguneko partida nagusiaren aurretik, 18.00etan, Antxon-Atain II eta Goenaga-Mandiola bikote zestalariek irekiko dute kirol jangura. Irabazleek Alex Goitia eta Ibarluzea izango dituzte aurrez aurre igandean, bigarren mailako txapelketako lehen finalean.

Jardunaldirako sarrerek 20 euroko prezioa dute eta Markina-Xemeingo udaletxeko harreran zein 688813775 (Santi Olabe) telefono zenbakira deituz eros daitezke.