A Multzoa: Goikoetxea-Aimar vs Erkiaga-Etxeto: 8-15, 15-13, 5-4

B Multzoa: Arbe-Lopez vs Beaskoetxea-Zabala:13-15, 6-15

Hondarribiko Grand Slamaren hasierak (Jai Alai World Tour) 200 ikusle baino gehiago izan zituen atzo Jostaldi pilotalekuan. Lehen jardunaldian Iñaki Osa Goikoetxeak eta Aimar Aldazabalek garaipen estua lortu zuten Artiz Erkiaga eta Nicolas Etxetoren aurka. Bigarren partidan, Jokin Arbek eta Imanol Lopezek Diego Beaskoetxea eta Jon zabalaren aurka galdu zuten.

Ikusmin handia zegoen momentuko aurrelari onenetako bien arteko lehian: Goiko eta Erkiaga. Inork ez zuen huts egin, agindutakoa eman zuten: topaketa bizia hasieratik bukaerara. Lehen setean urdinak eroso zeuden, Goikok ez baitzuen bere lekua aurkitzen aurrealdean. Zenbait akatsen ondorioz, gorriek lehen zatia galdu zuten (8-15).

Baina bigarren zatian Goiko jokoan sartu zen. Zehatza eta gogorra, izan ohi denez, zumaiarrak, Aldazabal lagun zuela atzealdean, bigarren zati oso ona sinatu zuen. Erkiagak eta Etxetok gerra handia eman zuten arren, gorriak nagusi izan ziren setaren amaieran, 13-15 batekin itxiz.

Berdinketa hausteko seta. Bi bikoteek 4-4koa jarri dute markagailuan. Azkenean, Goikoren eskubikada batekgorriei eman zien garaipena.

Bigarren partida, B multzokoa, berdinduta hasi zen, Arbe eta Lopezekin bere jokoa ematen eta Beaskoetxea eta Zabalarekin hauei aurpegia jartzen. Gorrien bolada on baten ostean (13-8), urdinek markagailua irauli zuten, eta 13-15ekoa jarri dute markagailuan.

Bigarren setak asko aldatu zuen partidaren dinamika, Beaskoetxea eta Zabala nagusi zirela. Hogei minututan urdinek bigarren zatia eta partida eraman zituzten 6-15 eroso batekin.

Grand Slameko multzoen faseak beste bi jardunaldi iraungo ditu (irailaren 24an eta urriaren 1ean). Finalerdiak urriaren 8an jokatuko dira eta finala, 15ean.