“Lekeitio Hiria” txapelketako aurtengo final handia denbora luzez izango da oroitua, Santi Brouard pilotalekuan bizitako giro pareganbeaz gain, partidek eman zuten kalitatea eta emozioari esker.

Pare parean ibili ziren finalaurrekoetan, Goikoetxea-Aimar eta Erkiaga-Zabala bikoteek lortu zituzten finalerako txartelak. Santi Brouard pilotalekuan bizitako finalaurrekoetan Aritz Erkiaga izan zen jaialdiko izarra, Zabalarekin batera Barandika-Lekerika bikoteari 2-0 gailenduz (15-14 eta 15-10). Goikoetxea eta Aimarrek Arbe eta Lopez garaitu zituzten, 2-0 (15-14 eta 15-11).

“LEKEITIO HIRIA” txapelketako final handia erakustaldi aparta izan zen.

Jaialdiarekin hasteko ikusleek gazteen abiadura eta tantoak egiteko freskotasunarekin gozatu ahal izan zuten. Gazteen lehen partida honetan Eñaut-Mancisidor bikoteak eraman zuen partida, 30-28ko emaitzarekin Goitia-Atain bikotearen aurka. Ikusteko moduko norgehiagoka eskaini zuten 4 puntista gazteek, Zesta Puntaren etorkizuna esku onetan dagoela argi hutsiz.

Final handian Goikoetxea eta Aimarrek eraman zuten txapela, 1-2, Erkiaga eta Zabalak irabazi zuten lehen jokoari buelta emanez (15-11, 11-15 eta 3-5).

Lehen jokoa Aritz Erkiagaren erakustaldi hutsa izan zen, era guztietako tantoak bukatuz eta ikusleak zutiz jarriz. Bigarren jokorako baina, Erkiaga eta Zabala gehiegi lasaitu ziren, Goikoetxeak partidaren agintea hartu eta Aimarren laguntzarekin bigarren jokoa bikote urdinarentzat izan zen. Ikusleak oso pozik, hirugarren jokoarekin gozatzeko irrikitan.

Finala erabakiko zuen jokoa emozioz beterikoa izan zen, bi bikoteak gailentzeko aukerarekin, baina azkenean Goikoetxea eta Aimarrek lortu zuten jokoa beraien aldera eramatea, 3-5eko emaitzarekin “LEKEITIO HIRIA” txapelketako txapela jantziz!