Gernika Grand Slam 1. jardunaldia: uztailak 24, 21.00etan, Jai Alai pilotalekuan

A TALDEA: Beaskoetxea-Del Río vs Erkiaga-Lekerika

B TALDEA: Barandika-Lopez vs Goikoetxea-Etxeto
JAI ALAI WORLD TOUR 2021-ak bere lehen ekitaldi handiari, Gernikako Grand Slamari, emango dio hasiera larunbata honetan. Jardunaldia 21.00etan izango da, Gernikako Jai Alai pilotalekuan (800 laguneko edukierarekin), eta ligaxka formatuan jokatuko da.

Beraz, 2021eko denboraldian, azken bi edizioetan erabilitako eredua errepikatuko du Grand Slamak. Ligaxka formatu horretan, parte hartzen duten sei bikoteak, bi multzotan banatuta, elkarren artean lehiatuko dira hurrengo faserako sailkapena lortzeko. Multzo bakoitzean, puntu gehien lortzen dituzten bi bikoteek finalerdietarako txartela lortuko dute.

Multzo faseak hiru jardunaldiko iraupena izango du (uztailak 24, 31 eta abuztuak 7). Finalerdiak abuztuaren 14ean jokatuko dira eta finala, 16an.

A Taldea:

  • Barandika – Lopez
  • Goikoetxea – Etcheto
  • Olharan – Aldazabal

B Taldea:

  • Erkiaga – Lekerika
  • Beaskoetxea – Del Río
  • Hormaetxea – Zabala

Sarrerak hurrengo estekan lor daitezke: http://www.gernikajaialaipro.com/tienda/