Abuztuak 16, SAN ROKE eguna, eguerdiko 12:00etan
Gernikako Jai Alai pilotalekuan
OLHARAN-LÓPEZ vs GOIKOETXEA-BASQUE
Euskal Telebistak zuzenan ZUZENEAN eta bere lehen katean emango du Gernikako Grand Slameko final handia. San Roke egunez eta eguerdiko 12:00etan. Finalaurrekoetan bezela, finalean ere partidu aurretiko titularra: SOLD OUT! Bertaratuko zaretenok gogotsu etorri, eta gainontzekoentzat telebista izango duzue final handi hau ikusteko aukera.
Finala jokatuko duten bi bikoteak isilpeko lanari esker heldu dira finalera, lan ona eta zuzena baina. Batetik Olharan eta Lopez, txapelketa honen lehen irabazleak izandakoak 2017. urtean. 5 urte geroago, final berdina jokatuko dute, bikote orekatua, langilea eta esperientzia handikoa. Gainera, txapelketan partidarik galdu gabe sartu dira finalean. Bestetik, Basque gaztearekin arituko da Goikoetxea. Bidartar gazteak aurten egin du debuta txapelketa honetan eta, hala ere, finalera heltzea lortu du, berriz ere bere maila ematen ari den Goikoetxea Zumaiarraren laguntzarekin. Ezhustekoa eman du bikote honek finalera heltzeko bidean, are gehiago lehen partidua Hormaetxea eta Aimarren aurka galdu eta gero. Bikote bezala baina geroz eta hobeto ulertu dira eta ligaxkako bigarren partiduan Barandika eta Etchetori 2-0 irabazteari esker finalaurrekoetan sartu eta hemen Erkiaga eta Lekerika gailenduta daude final handian..
Beste betekada bat Gernikako harmailetan! Giro itzela izango dugu final handian! Beste betekada bat Gernikako katedralean!
Argazkia: MIKEL SUAREZ

