Gaur gauean hasiko da Berriatuan jokatuko den Zesta Puntako banakako txapelketa, Berriatuako Udalak eta bertako Zesta Eskolak, “Jai Alive-Gernika Jai Alai” UTEak eta Munduko Pilota Batzarrak antolatuta. Jai Alai World Tour 2022 urte arrakastatsu honi bukaera emango dion txapelketa izango da banakakoa. Ostiral eta larunbat honetan, abenduak 2 eta 3, final-hamaseirenak jokatuko dira eta astero kanporaketa fase berri bat jokatuko da, abenduaren 30ean jokatuko den banakako final handia iritsi bitartean.
Txapelketako partida guztiak Berritxuko MENDIBARREN pilotalekuan jokatuko dira, beti ere gaueko 21:00etatik aurrera. Esan bezala, gaur gauean hasiko da txapelketa eta hauek izango dira final-hamaseirenetako norgehiagokak:
Abenduak 2
- ZABALA vs DEL RIO
- GONZALO vs ALEX
Abenduak 3
- UNAX vs GORKA
- JOHAN vs COSME
Jardunaldi hauetako irabazleak beraien artean neurtuko dira datorren astean, abenduak 9, final-zortzirenetan.
Txapelketaren aurkezpena abenduaren 13an, asteartea, egingo da, eguerdiko 12:00etan Berriatuan bertan. Aste garrantzitsua izango da hau txapelketan, izan ere asteburu horretako jaialdietan, izen handiagoko izarrak sartuko dira final-laurdenetan, aurretik final-zortzirenetan aurrera egiten duten beste bi puntistekin batera.