Ezhustekotik hurbil izan zen asteburuan Jostaldi pilotalekua. Erkiaga eta Irastorzak, uste baino larriago, 2-1 (6-15, 15-12 eta 5-1) garaitu zituzten Arbe eta Lekue Hondarribiko Grans Slameko A taldeko ligaxkako bigarren jardunaldian.

Jaialdiko lehen partidua Goitia eta Atainek irabazi dute, 25-14ko emaitzarekin, Hondarribitarra den Basterra eta Zugaitzen aurka.

Grand Slameko partidan, Arbe eta Lekuek, lehen jardunaldiko porrotaren ondoren, txapelketan bizirik jarraitzeko irabazteko beharrarekin sartu ziren partiduan, baita ongi sartu ere. Ezhusteko itzela eman zuten lehen jokoa 6-15 irabazita, erakustaldia emanez. Lekuek ongi egin zion aurre atzeko koadroetan Irastorzari eta Arbe aurrean tantoak maisutasunez bukatuz.

Bigarren jokoan baina, bikote gorria esnatu eta 6-0 hasi ziren aurretik, eta 14-7ko emaitzarekin jokoa eurena zenik ez zuen inork zalantzarik egiten. Baina joko honi emozioa gehitu zitzaion eta 14-12 jarri ziren. Azkenerako, Erkiaga eta Irastorzak itxi zuten jokoa, 15-12.

Hirugarren eta azken jokoa izan zen gorrien nagusitasunaren adierazgarria, dena eman beharrarekin ongi asmatu zuten, 5-1 irabaziz.

Erkiaga eta Irastorzaren garaipen honekin, Arbe eta Lekue txapelketatik kanpo geratzen dira. A taldeko lehen postua Erkiaga-Irastorza eta Barandika-Lopez bikoteen artean jokatuko dute, bi bikoteak finalaurrekoetarako sailkatuta daudelarik.

Hondarribiko Grand Slamak atseden txiki bat hartuko du, herriko jaiak direla eta. Hurrengo jaialdia irailaren 17an izango da, B taldeko partida eder honekin: BEASKOETXEA-LEKERIKA vs OLHARAN-ETCHETO

https://www.eventbrite.es/e/entradas-jai-alai-hondarribi-grand-slam-387375359127?aff=ebdssbdestsearch&__hstc=91626437.f839243914bb14521b7eceb802883118.1662509282723.1662509282723.1662509282723.1&__hsfp=1770995497&__hssc=91626437.2.1662509282723&keep_tld=1