Karmelo Balda pilotalekuan finalerdiak jokatu ostean, dagoeneko ezagutzen da Abenduaren 4an ‘Grand Slam’ eko finala jokatuko dutenen izena: Beaskoetxea-Del río/Hormaetxea-Mancisidor.

Lehen finalerdian, Diego Beaskoetxeak eta Julen Del Riok, Zuloaga eta Zabala gainditu zituzten 15-7 eta 15-8. Askoz gehiago izan ziren, Diego Beaskoetxea aurrean eta Julen Del Rio atzealdean.

Bigarren finalerdia oso zirraragarria izan zen: 5-15, 15-14 eta 5-4. Arbe-Urtasunek ezustean harrapatu zuten lehen seta eta bigarrena oso parekatua izan zen 7. tantotik aurrera. Berdinketa hausteko seta ere oso orekatua izan zen, 4-4koaren ondoren Hormaetxea-Mancisidor bikotearen alde erori zen tantua.