Bihar jokatuko da Durangoko Ezkurdi pilotalekuan “MPBren Emakumeen gomazko zirkuituko paleta” finala. Ligaxka berdintsu baten ostean, Agirresarobe-Oruesgasti eta Martinez-Anitua izango dira finaleko protagonistak.

Lea Ibarra klubeko bikotea (Martinez-Anitua), porrot baten ostean iristen da finalera, baina Ezkurdi pilotalekuaren berezitasunak kontuan hartuta, faboritotzat hartu ahal izango dira batez ere Anituan atzeko koadroetan bere kolpea erakusten badu.

Aurkariak, kontrako bidearekin heldu dira finalera ligatxuko azken partidua irabazita. Agirresarobe ausart hari da azken boladan eta aurreko koadroetara eraman beharko du partidua aukerarik nahi izan ezean. Oruesagastik aldiz, eustea izango du helburu eta Leako bikotearen hutsaren zain jokatu.

Jaialdia 20.00etan hasiko da Ezkurdin eta aurrez, bertako pilota eskolako gaztetxoen partiduen ostean jokatuko da finala.