Eduardo Daza Boliviako Pilota Federazioko presidentea Euskadin izan da aste honetan, Munduko Pilota Batzarraren eta euskal federazio eta kluben funtzionamendua ezagutzeko, eredua Boliviara inportatu ahal izateko.

Horretarako, Daza (ezkerrean irudian) erakunde horietako hainbat arduradunekin bildu da, hala nola, Fernando Azcarate Munduko Batzarraren presidentearekin.