Donostiako ‘Grand Slam’ aren lehen jardunaldia hartu zuen astearte honetan Karmelo Balda pilotalekuak, finalerdien aurreko partidekin.

Lehen partidan, Zuloaga-Zabalak bikoteak ezustean harrapatu zituen Antxon-Aldazabal bikoa, 2-1 gaindituz (15-10, 6-15 eta 5-4). Oso partida bizia izan zen, kalitate handikoa, non amaieran bi bikoteetako edozeinek irabazi ahal izan zuen.

Bigarrenean, Arbe-Urtasunek aurreikuspenak bete zituzten eta 15-7, 15-7 irabazi zioten Aaron-Izagirreri bikoteari. Garaileak oso sendo aritu izan ziren eta askorentzat faborito dira txapelketa irabazteko.

Datorren ostiralean finalerdiak jokatuko dira: Zuloaga-Zabala vs Beaskoetxea-Del Río eta Arbe-Urtasun vs Hormaetxea-Mancisidor partiduekin. Egun honetan zein finalean, ETB-ko kamerariak izango dira.