Ostiral honetan, abenduak 23, jokatuko dira BERRITXUko BANAKAko ZESTA PUNTA TXAPELKETAko finalaurrekoak.
Gaueko 21:00etan hasita, Berritxuko MENDIBARREN pilotalekuan, Erkiagak Aimar izango du aurkari eta Lopezek Olharan.

Pasa den asteburuko final-laurdenetan, giro aparta bizi izan genuen Berritxuko pilotalekuan. Iazko finalistek, Erkiaga eta Lopezek, aurrekanporaketetaik txapelketan sartutako gazteak garaitu zituzten. Aritz Erkiagak, Julen Del Rio Arabarra hartu zuen mendean eta Lopezi uste baino gehiago kostatu zitzaion Johan gazte ausarta garaitzea. Aimarrek duela bi urteko finaleko errebantxa hartu zuen Arbe garaituta eta Olharanek partida estua atera behar izan zuen aurrera, Barandika 3. jokoan menderatuz.

Final-laurdenetako emaitzak:

  1. ERKIAGA 12/12 (2) vs DEL RIO 10/07 (0)
  2.  ARBE 11/06 (0) vs AIMAR 12/12 (2)
  3. OLHARAN 12/09/5 vs BARANDIKA 05/12/2 (1)
  4. LOPEZ 12/07/5 vs JOHAN 05/12/4 (1)