Markinako Masterra irabazi zuten bertako ‘UNI’-an Hormaetxea-Lopez bikoa aixe garaituta; 15-8, 15-13 (2-0)

Markina-ko UNI-a beste behin bete egin zen Master Series-eko finalean. Hainbat pilotazale batu ziren bertan udako eta Jai Alai World Tour zirkuituko lehen final handia ikusteko.

Beaskoetxea eta Lekerika Hormaetxea eta Lopez-en aurka nor baino nor. Bermeokoa eta Zumaiakoa ziren faboritoak, baina Gernikako bikoteak JAWT-eko lehen ezustekoa eman zuten. Ez zieten aukerarik eman aurkariei eta erraz irabazi zuten (15-8, 15-13). Hormaetxea eta Lopez Finalerdi handi bat jokatzetik zetozen eta batzuek faboritotzat jo zuten bikote hau, baina ezin izan zuten. Beaskoetxea eta Lekerika hasieratik bukaerara nagusi izan ziren eta Lopezek bere egunik onena ez izana aprobetxatu ziren. Final entretenigarria eta maila altukoa izan zen. Zaleek hirugarren set bat ikusi nahi zuten baina ezin izan zen.