Ipar Ameriketan ere euskal kulturak badu bere indarra. Horren erakusgarri izan dira pasa den aste honetan bertan burututako udalekuak. Euskal udaleku hauek Bakersfield-en izan dira, Californian. Bertara Ipar Amerika osoko euskal etxeekin lotura daukaten hainbat ume eta gazte joan dira.

Udaleku hauek bertaratutakoekin euskal kultura lantzeko eta erakustarazteko sortuak izan dira, eta horretarako hainbat euskaldunen laguntza izan dute. Dantza, musika eta euskal giro apartarekin batera, EUSKAL PILOTA ere udalekuetako ardatz nagusietako bat izan da, eta arlo horretarako MUNDUKO PILOTA BATZARRA izan dute laguntzaile. Munduko Pilota Batzarreko bi ordezkari egon dira bertan, Pedro Uriarte eta Eneko Uribe. Eneko Uribe izan da udalekuetan ume eta gazteekin euskal pilotako entrenamenduak eman dituena, bai eskuz eta bai palaz.

Ipar Ameriketan euskal pilota zein kulturarentzako oso indargarria izan da ekintza hau, aurrera begira guztiz errepikagarria eta aurrerapauso handia gure esparruan.