Gaur aurkeztu da urteari amaiera emango dion Berritxuko Banakako Zesta Punta Txapelketa Berritxuko bertako MENDIBARREN pilotalekuan. Berritxuko Udalak eta bertako Zesta Punta eskolak, Jai Alive-Gernika Jai Alai UTEak eta Munduko Pilota Batzarrak elkarlanean antolatutako txapelketa honen fase finala asteburu honetan hasiko da, final-laurdenetatik.
14 pilotarik parte hartuko duten banakako txapelketa. Berritxuko MENDIBARREN pilotaleku berezian eta jardunaldi guztiak gaueko 21:00etan hasita. Aurrekanporaketak jada jokatuta, honako 8 pilotariek jokatuko dituzte final-laurdenak asteburu honetan:
Final-laurdenak:
Abenduak 16, ostirala
• ERKIAGA (iazko txapelduna) vs DEL RIO
• ARBE vs AIMAR
Abenduak 17, larunbata
• OLHARAN vs BARANDIKA
• LOPEZ (iazko azpitxapelduna) vs JOHAN
Sarrerak pilotalekuan bertan eskuratu ahalko dira, final-laurden eta finalaurrekoetan 5€-an eta abenduak 30ean jokatuko den finalean 10€.

