JAI ALAI WORLD TOUR 2021ak bihar, uztailak 18, itxiko du bere lehenengo kapitulua, Markinako Master Serieseko finalarekin. Igande honetan, 18.00etan, Pilotaren Unibertsitateko frontoian, atzo kantxa berean jokatutako finalerdia irabazi zuen Arbe-Lopez bikoteak eta Beaskoetxea-Lekerika bikote gernikarrak aurtengo zirkuituaren lehenengo tituluarengatik jokatuko dute.

Atzoko jardunaldia, Karmen Egunekoa, ez zen soilik igandeko emanaldirako sarrera izan; Arbe-Lopez eta Goikoetxea-Zabala (15-11, 15-13) jendez gainezka zegoen kantxan eskaini zuten zesta-punta erakustaldia (Pilotaren Unibertsitateak eserlekuak agortu zituen) berezko merituengatik izan zen bikaina.

Bi setetan Arbe eta Lopez Goikoetxea eta Zabalaren aurretik egon ziren arren, publiko markinarrak oso maila altuko jokaldiez gozatu ahal izan zuen. Aipamen berezia Arbe eta Zabala (8-5, bigarren zatia) protagonizatu zuten jokaldirako, txalo zaparrada handi batekin amaitu zena. Jardunaldia ireki zuen partiduak ere harmailen erabateko inplikazioa izan zuen.

Bigarren mailako finalerdian, Goenagak eta Elkorok (Mandiolak orkatila lesionatu zuen eta ezin izan zuen jokatu) Antxon eta Atain II garaitu zituzten (30-29), azken tantu gogor baten ondoren, bertaratutakoen txalo zaparrada jaso zutelarik. Bihar, Goenagak eta Elkorok Alex Goitia eta Ibarluzearen aurka neurtuko dituzte indarrak.

Igandeko sarrerek 20 euroko prezioa dute eta Markina-Xemeingo udaletxeko harreran zein 688813775 (Santi Olabe) telefono zenbakira deituz eros daitezke.