Mutrikuko Master Seriesaren finala Miruaitz pilotalekuan jokatu zen atzo, Jokin Arbe eta Aimar Aldazabalen garaipenarekin. Aurretik, Alberdi eta Urangak Aratz Mendizabal eta Eñaut Urrezti garaitu zituzten.

Hasierako partidaren lehenengo seta 15-9 Alberdi eta Urangak atera zuten aurrera. Etxeko Eñaut Urrezti izan zen protagonista, tantu ederrak egin arren pilota asko galdu du eta hasierako 8-0 eko desabantailari ezin izan zioten buelta eman. Atzelariak fin aritu ziren lanean eta Urrezti asmatzen hasi zenean 10-9 jarri ziren. Ezin izan zuten, baina, seta irabazi.

Bigarren setean nibelak gora egin zuen nabarmen. Lehen tantuak oso borrokatuak izan ziren eta 5-2 eta 5-5 joan ostean 15-12 irabazi zuten Urrezti-Aratzek zaleturen gozamenerako.

Azken setean, Alberdi eta Urangak ez zuten akatsik egin eta bina berdinduta egon ostean 5-2 nagusitu ziren atarikoan.
Finalaren hasieran Aimar ez zen eroso ibili set guztian zehar eta Arbe ederto pasa zuten gainetik bikote gorriak hasieran. Markinar txikiak ezin izan zuen bere jokoa egin. Hala ere abantaila txikiarekin izan ziren aurrerik Barandika eta Manzi 5-1 / 8-5 / 9-7.

10-10 eta 13-13 egon ostean bikote bizkaitarrek tantu biko aldearekin lortu zuten lehen seta, 15-13.

Bigarren setean Aimar pilota ondo gurutzatzen hasi ze eta 4-2 jarri zen aurrerik Arbe-Aimar bikotea. Bazirudien urdinek (Arbe eta Aimarrek) partidua kontrolpean zutela baina 7ko berdinketaren ondoren Aimarrek pare bat pilota huts egin, konfiantza galdu eta 15-7 berdindu dute partida Barandika eta Manzik.

Arbe eta Aimarrek 5-2 irabazi zuten hirugarren seta, partidua irabaziz eta txapela lortuz.