Munduko Pilota Batzarrak antolatuta, asteburu honetan Elorrion jokatuko da aurtengo NESKEN GOMAZKO PALETA “MPB” ZIRKUTUA.
Txapelketan Bizkaiko palista gazteek jokatuko dute, guztira 6 aurrelari eta 6 atzelarik, bi taldetan banatuta. Taldekako fasean bikoteak aldatuz jokatuko dute, eta puntu gehien lortzen dituzten aurrelari eta atzelariak pasako dira finalera.
Igande honetan, urriak 2, goizeko 11:00etan hasiko den jaialdian honako partiduak jokatuko dira:
- MARTINEZ – ESCRIBANO vs O.ZULAIKA – ETXEBARRRIA
- INUNCIAGA – LANDAJO vs SAEZ – N.ZULAIKA
Partiduen aurretik, 10:30etan, txapelketaren aurkezpena egingo da, argazkiak atera eta abar.
Gora NESKAK! eta gora PALA!

