Asteburu honetan jokatuko da A taldeko bigarren jardunaldia Hondarribiko Grand Slamean, taldeko nondik norakoak bideratuko dituen norgehiagoka.
Aste honetatik Aurrera Hondarribiko jaialdien eguna aldatuko da, ostiraletatik larunbatetako arratsaldeko 18:00etara. Irailaren 10ean ez da jardunaldirik egongo, beraz ligaxkako hurrengo partidak irailaren 3, 17 eta 24an izango dira, finalaurrekoak urriaren 1ean eta finala urriaren 8an. Sarrerak www.eventbrite.com web orrian daude eskuragarri, edota jaialdiaren egunean Jostaldi pilotalekuan bertan.
Larunbat honetan gaztean partida batekin hasiko da jaialdia, hondarribitarra den Julen Basterrak Zugaitzekin batera jokatuko du, Goitia eta Atainen aurka.
Jarraian jokatuko da Grand Slameko A taldeko partida, A.Erkiaga-Irastorza vs Arbe Lekue. Bigarren bikote honek lehen jardunaldian 2-0 galdu zuen Barandika eta Lopezen aurka, beraz dena eman beharra daukate larunbat honetako jaialdi, iribazi beharra daukate txapelketan jarraitu ahal izateko.
Aurrean Erkiaga eta Irastorza bikotea izango dute. Bizkaitarrak gehiago dela erakutsi beharko du aurrean eta Irastorza hegoaldeko txapelketa handienetan ikusteko azkenetariko aukera izan daiteke.

